XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta aitaren eskopeta bizkarrean zuela baso aldera joaten ikusi omen dute gaur goizean goiz esan zidan emakumeak ikaraturik.

- Jendea bildu eta bila ateratzea izango da onena.

- Eta lehenbailehen gainera.

Tan!, jo zuen berriro elizdorreko erlojuak.

Eta oraingoan eztenkada bat bezala sartu zitzaidan, baina sarrera azkarra izan ohi den bezain luzea eta hotza izan zen hots hark sortu zidan samin latz eta pairaezina.

Ustekabean hartutako zartadak uzten duen amorru askaezina saihetsean sastaka ari balitzait bezala aurkitzen nintzen.

Basoan sartu ginen, joaten ikusi zutela esan ziguten bideari helduz.

Zeruari begiratu eta gero eta beltzago jartzen ari zela ohartu nintzen.

Mataza-lainoak orain ke beltzez puztuak bezala agertzen ziren.

Orduan kukuak berriro jo zuela uste dut, baina hots hura zenbait oin-hotsekin batera nahasturik datorkit burura.

Seguru aski horrelako gauza asko gertatzen da udaberrian.

Handik oso urrutira gabe tiro bat entzun zen eta zerbait bigunak lurrera erortzerakoan ateratzen duen hots zozo hori.

Handik aurrera ez dakit zer pasa zen.

Kukua isildu egin zen.

Tanpa-tanpa, entzun zen handik pixka batera.

Urrunean berriro ere kukua entzuten zen.